XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

d) Espaniako Gurutze Gorriak. B) Exenzioa izango dute: 1. Españiako Estatuak berretsitako Nazioarteko Hitzarmen edo Konbenioz exentzioa emana gertatzen den transmisio eta gainerantzeko ekitaldi eta kontratuetan.

(9) Ikus, Espainiako Estatutuaren eta Batikanoaren arteko 1979ko urtarrilaren 3ko Ekonomia Gaiei buruzko Erabakia.

2. Legezko erretraktuz egiaztatzen diren transmisioek, hura bere kontra zuzentzen zaion hartzaileak zerga iada ordaindua duenean.

3. Ezkontideek ezkontza elkartera egindako ondasun eta eskubideen ekarpenek, bere alde eta bere ordainetan deusezterakoan egindako adjudikazioek eta hori dela eta ezkontideei egindako transmisioak.

4. Ondasunen salneurria osatzen duen diru entregak edo zerbitzu pertsonal mailegu edo kalteordain ordainetan egiaztatzen direnek.

Kreditu eta Aurrezte Erakundeek, hipotekazko maileguen eskritura burutzen egindako zenbateko entregak, bere zerga behar bezala likidatua edo exentzio egokia aitortua izan denean.

5. Estatuak eta Lurralde eta Erakunde Administrazio Publikoek interesik gabe emandako aurrerakinek.